XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Juan bildur gabe, Joxe Antonio, itza eman dizut, eta itz bat besterik ez det.

- Neurekiñ erabilliko detan gauzatxo bat eman bear dirazu.

Zer eman nezakezu ba? Manteleñik ez dezu bear, Meza-libururik ere ez... eta liburua zabaldu zuanean agertu zan sudur-zarpitxo politta eskeñiaz esan zion: Ara, artu egidazu auxe, neure izena ere emen du, neuk eskolan egiña, jaietan bakarrik erabilltzen detana.

Berri berria dago oraindik.

Joxe Antoniok artu zion sudur-zapitxoa, ta musu emanda kolkoan sartu zun.

Eta bidekutzera eldu ziralarik, alkarri eskuak estutu eta - Agur, Martxela. - Agur Joxe Antonio, esanda aldendu ziran bakoitzak bere bideari jarraituaz.

Joxe Antonio Arantzabal`erantz eta Martxela Errekatxo`rantz.

Pauso batzuek egiñ zituanean, Martxela bat-batean gelditu egiñ zan, baña bereala buelta egiñ, eta ariñ-ariñ Ama Birjiña Errukitsua`ren eleizatxorantz asi zan.

Eldu zanean jarri zan belauniko ate aurreko arri mallan eta, atearen leyotxotik barrura begiratuaz esan zion Ama Birjiña`ri. - Milla esker, Ama, milla esker.

Zuk ekarri dirazu bada Arantzabal`ko Joxe Antonio senargaitzat, artu egidazuz nere biotzetik erteten duten eskerrik beroenak.

Au esanda zutindu, Agur Erregiña esan eta etxerako bideari ekiñ zion.

Ariñ-ariñ zijoan asieran, baña, pauso batzuek eman zituanean astiroago asi zan.

Bere barruan, aiñ denbora gutxian nabaitu zuan aldakuntza aundiaz pentsatzen asi zan.

Dana ikusten zuan ezberdiña lendik onera.

Gauza guztiak edertasunez eta argiz inguratuak bezela ikusten zituan oraiñ bere irudimenak.

Bizitza batez ere.

Ene! Bizitza izango zan gauza zoragarria Joxe Antonio`kin!!!.

Bere ondoan soroan lana egiñ, berakiñ etxeratu, berakiñ eleizara igande ta jaietan, bere ondoan jan, bere ondoan egunez eta bere ondoan gabaz....

- Bere arima salbatzeko ere (Martxela oso Jaungoiko zalea zan, eta gauza guztiak Berari buruz epaitzen zituan) Joxe Antonio zuan lagunik onena, berakiñ errazagoa izango zuan Zeruratzea ere....

Eta An ere alkarrekiñ izango ziran....

Au aldakuntza ain denbora gutxian! zion bere baitan.

Gaur goizean ni ez nintzan ezer... Errekatxo`ko Martxela baño... eta oraiñ eguerdia baño len... Ene! Arantzabal`go Joxe Antonio`ren emazte gaiatu zoriona, Jesus! Jesus! Au zoriona!.

Bere ikusmena ere aldatu egiñ zan edo... beintzat gauza danak len baño ikusgarriagoak epaitzen zitun.

Itxasorantz begiratu eta dana zillar eta urre bizia.

Gorantz begiratu eta dana urdiña.